Artaza-Romo BHIk familiei jakinarazi die 2026-2027 ikasturtean RomoHandi eraikineko ikasleak beste ikastetxe batzuetara lekualdatuko dituztela Subflubialaren obren eraginez. Zuzendaritzak azaldu du Hezkuntza Sailarekin egindako bilera baten ondoren hartu dela erabakia, eta ikasleak Romoko Eskolara eta Lamiako Eskolara eramango dituztela datorren ikasturtean.Erabakiak kezka eragin du hezkuntza komunitatean, izan ere, institutuaren jardueran […]

Martxoaren 8aren harira, mugimendu feministak kaleak hartu ditu beste behin, eskuin muturraren, faxismoaren eta inperialismoaren gorakada salatzeko. Manifestazio bukaeran irakurri bezala ohartarazi dutenez, mundu osoan autoritarismoaren forma desberdinak agertzen diren arren, zapalkuntza logika berak mantentzen dira. Feministen arabera, egungo mundu ordenak kolonialismoaren oinordetza darama, eta lurraldeen espoliazioa, gerra eta zorra […]