Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, Iruñean. Pizkundea gerta dadin hizkuntza politiketan jauzia, ofizialtasun osoa, eta euskalzaletasuna premiazkoa direla aldarrikatuko da. Atzo Argia astekariak zabaldutako albistearen harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua-k bere kezka agertu du. Kontseiluaren arabera, azkenaldian gertatzen ari den oldarraldi judizialak estrategia antolatu bati erantzuten diola […]
Eguna: 2026-03-11
50 saioen ostean, guzti honen hasierari keinu egin eta gonbidaturik gabe ekin diogu kanta zerrendari. Azkenaldian gehien entzun ditudan abestiak dira, zentzu sakonagorik gabe. Zerbaitengatik arreta deitu eta buklera eraman naute, ea beste norbaiti gertatzen zaion hemen. https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/260305_51_norbait_hil_da_hemen.mp3 Deskargatu hemen.
Nøgen talde donostiarrak hamarkada bat bete du aurten, eta urteurren berezi batekin ospatuko du ibilbide hunkigarria. Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura, urte hauetan, euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da. Martxoaren 19an, Arriaga Antzokian, taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du, azken diskoa, Åben Cirkel, eta urte hauetako ibilbidea ospatzeko. […]
