Kontrakulturaren eta autogestioaren eremuan ezinbesteko erreferentea izan da DDT Banaketak azken hamarkadetan. 1989an sortu zenetik, diskoak, liburuak eta bestelako material kritikoa argitaratu eta zabaltzeaz gain, kontzertuak, aurkezpenak eta topagune politikoak sustatu ditu, merkatuaren logiketatik kanpo jarduten duten proiektu ugariri bide emanez. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den ekimen kolektibo honek hasierako balioei […]