Martxoaren 8aren atarian erreportaje bereziekin dator Argia astekarian. Batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aurtengo aldarriak aztertu dituzte. Mugimenduak aurten bereziki feminismo dekolonialetik eta intersekzionaletik bideratu du deialdia, eta argi azaldu du feminismo trans-baztertzailearen aurkako jarrera ere. Erreportajean Itaia erakundearen mobilizazioei buruzko aipamen labur bat ere jasotzen da. Bigarren erreportajean, berriz, […]

24. KORRIKA izango dugu aurtengo martxoan, eta ekimen nazionalaren barruak ezagutu ditugu Iraitz Zuluagarekin. Era berean, Plentzia-Gorliz bikoan antolatzen ari diren entrenamendu saioak ezagutu ditugu Zuriñe Karrandirekin. Maite Sarasolaren bertsoak, kazetari naiztarren opari goxoa, musika, Ane Zabala eskirolaren tartea…. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260305_kirol_eskirol_korrika.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolaritzaren magia zabaldu dugu irrati-uhinetan. Gaurko saioan Bizkaiko Fika herria bisitatu dugu, eta urteroko zita handia aletu, aukeraketa diktatorialean. Bertso-afaria izan zen otsailaren 6an, eta bertan kantuan izan ziren Oihana Bartra eta Jon Maia. Mungiako TAKET bertso eskolako kideen eskutik… Biba el bertso! On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260304_potto_fika_bartra_maia.mp3 Deskargatu hemen.