Hartu arnasa, sakon; mantendu ahalik eta denborarik luzeenean. Hortxe lupina, sakon-sakonean; arpoiarekin ondo apuntatu eta…. Danba! Urpeko arrantza izan dugu helduleku, eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra elkarrizketatu dugu. Apnearen mundu gazia. Aerobik irakasleak, Ane Zabala eskirola, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea…. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260312_kirol_eskirol_urpeko_arrantza.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2026-03-12
Bertso-oturuntzak gustuko? Afari, bazkari zein gosarien aitzakiak behar ditugu bertsoen musikaz gozatzeko, txapelketetarako kanpoko bizitza ederragoa delako. Otsailaren 27a izan dugu jomuga, eta “Txerriboda bertso-afaria” etiketaren azpiko mundua ezagutu dugu. Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga izan dira protagonista, Loiuko Laurota auzoko Aurregoiti jatetxean. Urteroko zita handia, Bilbo Hiria irratiaren POTTO […]
Berangon piztuta dagoen auzi batek oihartzun handia hartu du azken asteetan. Espainiako Entzutegi Nazionalak 16 lagun epaituko ditu ekainaren 8tik 26ra bitartean, 2022ko martxoan 19 urte espetxean eman ondoren etxera itzuli zen Ibai Aginagari egindako harrerarekin lotuta. Auzitegiak “terrorismoaren gorazarrea” leporatzen die auzipetuei, eta guztira 36 urteko espetxe zigorra, 171 […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a – Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza […]
