CCOO sindikatuak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, azken egunotan Argia-k argitaratutako ikerketaren harira eta azken asteetako erabakiei buruzko balorazioa egiteko. Agerraldian, sindikatuaren hizkuntza politikaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Alfonso Ríos izan da hizketan lehena, Santi Martínez alboan zuela, eta CCOO Euskadiko zuzendaritzaren babesa atzean. Bestalde, jakinarazi dute 22 prozesu judizial […]

Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azabalean Maddi Ane Txoperena bertsolari eta idazlea ikusi dezakegu. Xilaba irabazi berri du eta gainera liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin, “Zaldi bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260316_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Gonbidatuekin itzuli gara, eta potente hasi dugu itzulera hau, Nagore Tamayorekin. Dantzarekin lotuta, horri eta musikari buruz hitz egiten egon gara (bizi-baldintzak, prozesuak, etab.). Zerrenda polita ekarri digu, gorputza lasaitzeko aproposa izan daitekeena. Laster ikuskizun berria aurkeztuko duela azaldu digu, beraz adi egon kontatu digunari, dataren bat bota digu eta. […]

Izaki Gardenak Gasteizen sortutako taldea sei urteko etenaren ondoren itzuli da Orube diskoarekin; folk-rock ilun eta melankoliakoan sakontzen dute, soinu apalago eta intimistetan, berriro hasiera baten sentsazioa eta bizitzaren zauriak kantuen erdigunean jarriz. Ezpalak rock alternatibo eta noise kutsuko laukote gipuzkoarra da; “Itzala” eta “Tristura” bezalako kantuetan gitarra distortsionatu garratzak, […]