Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azalean Xabier Agote agertzen da. Albaola itsas kultur faktoriako kide. Itsas kulturaz eta Albaolaren lanaz mintzatu dira. Fermin Aramendi kazetariari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Bukatzeko Arabako lautadan egiten dituzten hitzaldi musikatuak komentatu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260421_%20enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetako taldea Berrizetik datorkigu. Meison osatzen duten hiru lagunekin hitz egiten egon gara, haien proiektuarekin lotutako hainbat gaien inguruan. Betepaeta kolektiboari buruz, adibidez. Hartzen ditugun erabakiek garrantzia dute, eta bidean ager daitezkeen zalantzek baita ere. Bide luze baina polit horri jarraipen bat eman diote aurten, atera berri duten diskoarekin. […]

Delorean auto partikularra hartu dugu, eta iazko ekainean izan zen bertso-afaria ekarri dizuegu, buru-belarrien gozagarri Andrakako trinitate jaien baitan urteroko zita dugu sagardotegian egiten den bertso-afaria: Sebastian Lisazo + beste bat! Bada, 2025eko ekainaren 13an, ostiralarekin Sebastian lisazo eta Arkaitz Estiballes izan genituen kantuan Bertso-afarian izandako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue […]

Uruguaiko sustraiak izan arren, euskaran eta Euskal Herrian aurkitu du bere etxea Andrea Bella García-k. Artista polifazetikoa da, irudigintza eta hitza uztartzen dituena, eta bere azken lanean —Euskara eta biok, jalgi hadi mundura— bidaia pertsonal bezain kolektibo bat proposatzen du. Ez da ohiko liburua: sketchbook kutsuko bidaia-koaderno ilustratua da, marrazkiz […]