Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta norbanakok, Herri Akordioaren baitan, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borrokan urrats berri bat iragarri dute: maiatzaren 10ean Jardunaldi Nazionalak egingo dituzte Bilbon, zaintza ereduaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. “Denon Bizitzak Erdigunean” dinamikaren barruan kokatzen den hitzordu hau zaintza sistema eraldatzeko prozesuan […]
Eguna: 2026-04-17
Bilboko aisialdi publikoan euskararen erabilera oso txikia dela ondorioztatu du “Helduentzako aisialdiaren hizkuntzaren neurketa” izeneko txostenak, Gukak plazaratu berri duen. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoko datuak aztertu dituzte. Azterketak Bilboko Udalaren hainbat eskaintza publiko hartu ditu oinarri: kirol ikastaroak, udaltegietako tailerrak, kultura agenda eta zinema kartelerak. Emaitzek agerian uzten dute […]
Lehengo astean egin genuen moduan, oraingoan ere Bob Dylan-en abestiak musikari beltzaren galbahetik pasatzen jarraitu dugu. Dylanen abestiak mila aldiz agertu dira bertsioetan eta, askotan, blues, jazz, soul, gospel eta reggae esparruetan, musikari afroamerikar askok mirestu dute Dylanen lana. Horregatik, eta adibide ugari daudelako, erabaki dugu gai honetaz bigarren saioa […]
Hiru iratxo bihurri, inork ikusi gabe, irratira sartu dira! Baina, nola da posible?! Inork ez daki han daudenik, ezta nondik sartu diren… Hau bai abentura! Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak dira, beti abenturarako, ikasteko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoz dauden pertsonaiak. Horregatik, energiaz beteriko hirukote zoragarri honek, beraien […]
Aste honetako ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, Harkaitz Cano idazleari egindako elkarrizketa nabarmendu da. Silueta lan berritik abiatuta, literaturaren eta errealitatearen arteko mugak lausotzen ditu, eta ideia esanguratsu bat utzi du: txikitatik irakatsi behar zaiela umeei ez ulertzea ere interesgarria izan daitekeela. Bestetik, Net Hurbil atalean, […]
