Gaur Roge Blasco kazetari bilbotarra ekarri dugu Soinugelara, berarekin musikaz, kazetaritzaz, bidaiez eta mila gauza gehiagotaz berba egiteko. Musikaria ere izan zen eta Getxon, bere orduko bizilekuan, Lavabos Iturriaga taldea sortu zuen. Garai hartan Muskaria aldizkari mitikoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Euskal Herrian herri musikari buruz egindako lehendabiziko fanzinea izan […]
Eguna: 2026-04-24
Mendian izan dugu gaurkoan jomuga: udan larre berdeetan korrika eta neguan elurretan, eskietan irristaka. Nahia Quincoces mendexarra izan dugu gonbidatu nagusi eta bere balentriak zabaldu ditugu gaurko saioan; Aerobik irakasleek kirolaren azken kolpeak ekarri dizkigute; Ane Zabalak, 7. artearen damak, “Eddie arranoa” pelikularen berri eman digu; Maite Sarasolaren bertsoa, musika, […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean torturaren gaia ekarri dute. Emaginekin eta tortura jasan duten emakume militanteekin egindako hausnarketa kolektibo feminista azaltzen du artikuluak. Lan horretatik sortu da Olatz Dañobeitiaren liburua, tortura politikoa indarkeria matxista gisa ulertzen duena. Artikuluan tortura ulertzeko beharrezkoa dela ikuspegi feminista eta kolektiboa […]
