Udaberriaren borborra hurbiltzen ari den hauetan, Oñederraren “Azken batean” eta ikuspegi apurtzaileen erronka; Pasoliniren Friuliko nekazari komunisten jauregi okupazioen ametsak eta nola helmugako bidegurutzetan ikasten den bidea ez zela berria; Kirmenen isiltasun apalaren balioa eta “Elkarrekin esnatzeko ordua”-ren irakaspen inoiz ez-ikasiak berba larregi egiten dugun honetan; Fontemoura eta irakasleontzat irakurle […]
Eguna: 2026-04-28
Sarean Zehar saioaren atal honetan, itzalaldi handiaren urteurrena gogoratuz hasiko gara. Sare konplexu horien kolapsoa domino-efektu bati zor zaio, eta ez errudun bakar bati. Programaren gai nagusia Metaren betaurreko adimendunak dira. Eskubide digitaleko hainbat erakundek aurpegi-azterketa geldiarazteko eskatu dute. Ohartarazi dute datu pertsonalak denbora errealean prozesatzen dituztela eta kalean anonimotasuna […]
Gaurko saioan, lehenengo geltokia Maraca Diabloren Txaskario izango da, taldearen izaera aske eta kementsua ondo erakusten duen lana; blues-rock kutsuko erreferentziekin eta ukitu zahar batzuen giroarekin dator, eta hortik abiatuta entzulea berehala sartzen du bere unibertsoan. Ondoren, Meltten Up All Night entzungo dugu, atmosferek eta melodia leunek garrantzi handia hartzen dute diskoan. Grabazio honetan, indie soinu […]
Ia sei hamarkadaz Euskal Herriko plazak eta bihotzak kantuz bete dituzten bi ahots izango ditugu gurean: Pantxoa eta Peio. 1960ko hamarkadaren amaieran abiatu zuten bidea, eta ordutik, kantua borrokarako, memoriarako eta transmisiorako tresna bihurtu dute, belaunaldiz belaunaldi iraun duten kantuak sortuz. “Lepoan hartu ta segi aurrera”, “Itziarren semea” edo “Azken […]
Gaurkoan trabeskalean aztertuko dugu nola bizi dugun gaur egun adiskidetasuna. Gaur egungo idazle, kazetari eta pentsalari feministen lanetan oinarrituta, hausnartuko dugu ea, bestelako afektuek huts egin digutenez, idealizatuegi ote dugun laguntasuna, lagunak galdu osteko doluaz ere arituko gara… https://bilbohiria.com/docs2/2026/trabeskalea/260424_trabeskalea_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen.
