Gaurko Musiblan bidaia koloretsua egingo dugu, intimitatetik hasi eta soinu dantzagarrietara iritsiz. Lehen geltokia Gartxot Unsainen Bizirik gaude izango da: gitarra eta ahotsa ardatz dituen bakarkako lehen diskoa, azken urteotako bizipen pertsonalak biltzen ditu, folk‑pop kutsu nabarmenez. Handik aurrera, James Blakeren Trying Times entzungo dugu; Londres eta Los Angeles artean […]
Hilabetea: maiatza 2026
Azaroaren 16tik 23ra bitarte, Llámalo X pieza Pabellón 6era bueltatuko da. Ekainaren 23an pase bat egin zen eta lana honako premisekin aurkeztu zuten: entsegu orokorrera joan eta antzezlanari buruzko working progress batean parte hartzea. Orain antzezlana prestatu eta gaurtik azaroaren 23ra eskainiko dute Pabeloi 6 arteoan. Antzezlana Ainhoa Artetxek, Graciela […]
Atal honetan, Europar Batasunak bere sareetan 13 urtetik beherakoen presentzia eraginkortasunez ez egiaztatzeagatik Helmugari egindako akusazioa aztertuko dugu. Horrek fakturazio globalaren % 6ra arteko isunak ekar ditzake. Horren ondorioz, konparaziozko hausnarketa sakona egin behar dugu beste sektore batzuetako sarbideak eta negozio-ereduak kudeatzeko moduari buruz, hala nola apustu-aretoei eta zinemei buruz. […]
Badirudi Txipi, Goroldio eta Kiskurri asko gustatu zaiela irratia, eta berriro ere sartu dira! Gero eta trebeagoak dira inork konturatu gabe sartzen, zelako iratxo bihurriak! Badirudi gaur oso pozik daudela aurreko egunean ikusitako zerbaitengatik… Hiaen ustez, zuetako askok ere ikusi zenuten haiek gauza bera, zer izango oye da? Prestatu belarriak […]
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260508_agenda_ebaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo urtarrilean zendu zen Bob Weir (San Francisco, 1947), 78 urte zituela. The Grateful Dead talde mitikoaren gitarra jotzaile erritmikoa izan zen Weir, baita abeslaria eta kantugilea ere. 1963an Jerry Garcia ezagutu zuen, Palo Alto hirian, 16 urte besterik ez zituela. The Grateful Dead taldea osatu zuten, ondoren, eta bertan […]
ARGIA aldizkariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide: administrazioko hizkuntza eskakizunen inguruan piztu den eztabaidari buruzko erreportaje sakona. Gaia pil-pilean dago une honetan; PSE eztabaida mahaitik kanpo geratu da, eta EAJren zein EH Bilduren proposamenen arteko aldeak aztertu ditu Onintza Irureta lankideak. Bestalde, Denon Bizitzak Erdigunean […]
Astelehenean Zirika gunean Hedoi Etxartek Izen baten promesa lana aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean? Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, […]
Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]
Legazpira joan gara, 2025eko azaroaren 14an, Latxartegi aretoan izan zen “Azaroan Musika” zikloaren baitako bertso-jaialdia aletu dugu. Nerea Elustondoren agindutan , kantuan izan ziren Aitor Mendiluze, Eneritz Artetxe, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260504_potto_legazpi.mp3 deskargatu hemen.
