Sin kuartel konpartsako Jorge etorri zaigu irratira. Lo gutxi egin badu ere umorea ez du galdu. Hori da jaien espiritua. Konpartsa antimilitarista dugu, urtean zehar hainbat aldarrikapen dituzte eta jaietan ere, baina beste aldarte batekin , Umorea nagusi, esaterako kresta tailerra antolatu dute. Bestetik Sin kuarteleko klasikoa aipatu ditugu, purpurina, […]

Pa-Yako Hiart eta Nakor etorri zaizkigu eta, hasteko, txupin egunaren bezperan txarangarekin kalejira egitearen tradizioaz mintzatu gara. Otxarkoagako konpartsa dugu, Atzekaldean kokatuta. 30. aldia da Aste Nagusian txosna paratzen dutela. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_paya.mp3 Deskargatu hemen.

Bertso eguna da gaur ALGARA txosnan, eta Bertsolari Gazteen VII. sariketa. Adei Urbitarte, Kattalin Arabolaza, Jon Abasolo eta Iradi Barrenetxea. Ekhi Zuluaga arituko da gai-jartzaile. Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik hurbildu zaizkigugazte bertsolariak, eguna abiatu aurretik guren izan ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_bertsolariGazteakona.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Aste Nagusiak badauka aurten euskarazko hitzordu berezi bat: Z.U.K.U.A.. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako ikuskizunak umorea, ironia eta absurdoa baliatzen ditu eguneroko kontraesanei, presio sozialei eta norberaren identitateari begiratzeko. Bi bakarrizketatan banatuta, Cruickshankek emakume, ama eta feminista izatearen inguruko bizipenak jorratzen ditu; Ugaitzek , berriz, […]