Gaurkoan hiru gonbidatu berezi ditugu gurekin: Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlaneko pailazo protagonista eta bihurriak. Oraingoan, abentura ez da nolanahikoa: munduko gerra guztiak amaitzea dute helburu. Horretarako, munduko ministro boteretsuena euren jatetxera gonbidatuko dute, gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko. Baina, noski, hiru pailazo hauek tarteko… dena ez […]
Eguna: 2026-08-28
Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak hartu du Ibilaldiaren lekukoa. Euskara, euskal kultura eta auzolana. Horiek izango ditu ardatz 2027ko Ibilaldiak.Bagan boga lelopean egingo dute Bizkaiko ikastolen jaialdiaren 48. edizioa, maiatzaren 30ean. Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolatuko du, ikastetxearen proiektua bultzatzeko eta Santurtzin oraindik euskarak bizirik dagoela erakusteko helburuekin. Algara konpartsan izan […]
Bilboko Aste Nagusian euskal dantzak ere badu bere tartea, eta aurten gainera, eszenatoki berriarekin: Gasaren Plazan izango dira arratsalderoko emanaldiak, 19:00etatik aurrera. Abuztuaren 23tik 30era, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango ditugu. Eta Aste Nagusiko euskal dantzen zikloari amaiera emateko, abuztuaren 30ean Beti Jai Alairen […]
Bilboko Aste Nagusia ez da soilik jai egiteko plaza: kalean, txosnetan eta konpartsetan sortzen diren harremanek ere badute hizkuntza bat. Horri begira, Bilboko Konpartsek eta Gukak “Aste Nagusian Euskara Nagusi” egitasmoa jarri dute abian aurten, euskararen erabilera jaietako eremu guztietan erosoagoa eta naturalagoa izan dadin. Egitasmoak egungo egoerari begiratu dio […]
Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsaren Euskara Saria eman dio Azterketak Euskaraz kolektiboari. 2021ean sortu zenetik, ikasleek euskaraz ikasteko eta ebaluatuak izateko duten eskubidearen aldeko borrokan aritu dira, desobedientzia eta ekintza zuzena tresna hartuta. Urte hauetan, mobilizazio, okupazio eta bestelako ekintzen bidez, hainbat aurrerapauso lortu dituzte, baina argi dute oraindik ere […]
