Gaur Algarakide Eguna ospatzen dute Filibusti ontzi-txosnan, eta ALGARA konpartsaren inguruan aritzeko Eider eta Kerman izan ditugu gurekin. Aurtengo apainketaren eta haren atzean dagoen mezuaren inguruan solastu gara haiekin. Peilot pirataren irudia eta haren itsasontzia irudikatu dituzte txosnaren ertz bateko horma erraldoian. Panelaren beste aldean, berriz, Guka mugimenduaren aldarrikapenei keinu […]
Eguna: 2026-08-27
Konpartsen inguruko tartean, gaurkoan Hodei eta Peio hurbildu dira gure mikroetara, hurrenez hurren, Eguzkizaleak eta Kranba konpartsetako kideak, eta haien programazioak aletu ditugu. Konpartsen balioak aurtengo gaiak eta jai herrikoi eta parteartzaileen inguruan mintzatu gara. Gainera aurten Kranbaren txosnak jaso du Kanpaia saria, Bilbo ireki zenetik 40 urte pasa dira […]
Bilboko kale saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez duela etenik salatu du Manteroekin Bat plataformak. Plataformaren arabera, azken urteetan gogortu egin dira kale-saltzaileen aurkako polizia-operatiboak, eta jazarpena ez da kalean amaitzen: isunak, merkantziaren konfiskazioak eta prozesu administratibo eta judizialak ere pairatzen dituzte. Horren atzean Bilboko Udalaren erantzukizun politikoa ere badagoela salatzen dute. […]
Asteazkenean ez da kontzerturik izan Bilboko konparetsen gunean, ikuskizunetako teknikariei elkartasuna adierazteko. Teknikariok sindikatuko kideek abuztuaren 5ean egin zuten lehen protesta, Gasteizen,Ondoren Donostiko Aste Nagusian, eta atzo Bilbon egingo dute greba. Isiltasunaren bidez atera nahi dute zarata. Sindikatuko kidea da Ander batu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260826_teknikaiok.mp3 Deskargatu hemen.
Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, […]
Ogi tailerra izan dute ALGARAren karpapean, Zaparrada haur konpartsaren eskutik. Ekhi eta Ibai okin, eta Maddi begirale moduan ibili da. Bederatzi bikote mahai bakoitzeko, 72 haur ibili dira gaurkoan ogia egiten. Ogia nola egin duten azaldu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_ogitailerra.mp3 Deskargatu hemen.
