Gaurkoan euskara ikasten ari direnen eguna ospatzen da @algarakonpartsa Alma eta Joana bi ikasle dira, eta paella nola egin duten azaldu digute. Giro ederra izan da goiz osoan zehar eta horren berri eman digute ikasleek. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220822_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Algara konpartsa
Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. […]
Paule Bilbao, Josu Gonzalez eta Gontzal Bilbao osatzen dute Arima talde. Asteartean Abuztuak 23 Algara Konpartsan zuzena izango dira aitzakia ederra saiora gonbidatzeko. Metamorphorsis EParekin ezagutu genituen. Bonberenean grabatutako lau kantu batu zituzten. Paule Bilbao pozik agertu da izan ere lehenengoz joko dute Aste Nagusian eta plaza polita izango dela […]
Algara Konpartsak aurten 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, konpartsakide askorekin mintzatu gara konpartsa hobeto ezagutzeko. Isabel Isazelaiak konpartsaren sorrerarako arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu, eta euskarazko guneak sortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du:”Euskaldunok ez daukagu, esaterako, gimnasiora euskaraz joateko edo kafe bat hartzeko aukerarik, leku jakinak bilatu ezean. […]