“Boogie Mama” ep laburra aurkezten dabil Dr Maha’s Miracle tonic taldea. Nere Alberdi taldekidea irratian izan da. Larunbatean Kafe antzokian zuzenean aurkeztu dituzte kantu berriak, eurekin batera O’Sisters taldea arituko da eta Nerea Alberdik kontatu digun bezala sorpresaz beterik egongo da kontzertua. BANKROBBERS’ aurreko diskoaren jira luzea egin ostean lau […]

Arriaga antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Gaurkoan Mikel Losada izan da gurean Macbeth pertsonai gorpuztuko duena. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu […]

Arriaga Antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Macbeth hau ez dago garai batean kokatuta, ezta leku batean ere, “gaur egunera ekarri dugu”. Familia kriminal […]

Galder Perezek eta Chema Trujillo antzerki gidoigileek irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao teatro laburreko sariak. Antzezlanen abiapuntua da gidoia. Gidoirik gabe ez dago obrarik; eta, ondorioz, ez dago taularatzeko lanik. Ideia horri tiraka sortu zuen duela hamasei urte Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatro antzerki konpainiako kideak Cafe Bar […]

Erlauntza antzezlana emango dute gaur Bilboko Arriaga antzokian, 19:30ean: Vaiven konpainiaren antzezlana da, Kepa Errastik idatzi eta Mireia Gabilondok zuzendua. Gaztetako kuadrillako sei emakume bilduko dira haietako baten ezkontza aurreko agurra ospatzeko.Topaketa horretan zer geratuko ote da. Aitziber Garmendia aktorearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/180115_aitziber_garmendia_erlauntza.mp3 Deskargatu hemen.  

“Zazpi senideko” antzezlana urte berriarekin Bilboko Arriaga antzokira iritsiko da. Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakutsi ostean Arriaga Antzokian ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 7 eta 8an. Ximun  Fusch izan da gurean. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak”Ander Lipusen zuzendaritzan, Anaitasuna da gaia. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa […]

Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. […]

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskal antzerkiaren inguruko ikerketa plazaratu du, hainbat ikerlariren lana batuz. Amaia Alvarez Uriak koordinatu du lana eta bertan Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandezen ikerketak ere irakur ditzakegu. Azke urteetan plazaratu diren sei ikerketak laburbiltzen ditu lan honek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/ehaze.MP3 Deskargatu hemen.

Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. […]