Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango  dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa  eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: […]

Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da.  58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, […]

ACT Jaialdia, lan laburren antzerkaldia, ekainaren 7tik 10ra bitartean ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Lau egunetan zehar, mundu osotik ailegatutako  artisten proposamen berritzaile ikusi ahal izango dira. Aurtengo helburuetako bat ikuslegoarengan eragitea izango da, talka egitea. Horrela kontatu digu Joseba Lazkano ACT jaialdiko arduradunak. Bestetik Jaiotz Osa dantzariak ACT jaialdia […]

Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ,ostiralean  Bilboko Pabiloi 6an  “Eingo al deu’” antzezpen berria aurkeztuko du. Kepa Gallegoren testuan oinarritutako antzezlana da. Euskal sexualitatea aitzakia hartuta, bidaia ludiko sexual batera gonbidatzen gaitu obrak. Egia ote da kontatu diguten guztia? Egia al da euskaldunok ez dugula egiten? Zer da aurreiritzi eta […]

Azkenengo urteotan Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako zein gazteentzako Antzerki Topaketak antolatu ditu Kurkuluxetan elkarteak. Jadanik hamazazpi  urte pasatu dira lehenengo Haur Antzerki Topaketak ospatu zirenetik.Maiatza osoan zehar  ehunka haurrek egindako antzerki saioak ikusteko aukera izan dugu. Atzo “La Salle” ikastetxeko gaztetxoak aritu ziren oholtzan ” Torrepeko zalduna” deituriko antzezlana eskaini […]

Gaurko saioan Libertimendua zer den ezagutu dugu Jaime Valverderen eskutik. Inaute igandetan Baxe Nafarroan ospatu ohi da Libertimendua. Dirudienez 80ko hamarkadara arte egiten zen; ondoren, Atton Lukuren ekimenez berriz egiten hasi zen 1996an. Santibate eguna: neguaren errituala, iluntzean, xerriki eske, festa, kanta, etab. Libertimendua udaberriaren errituala da, zirtzilen jokoa, bertsolariak […]

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF […]

Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Rouge Elea konpaniaren “ Hau da nire ametsen kolorea” ikuskizuna izan dugu hizpide. Ametsen inguruko bidai onirikoa proposatzen digute. “Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu […]