‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburua izango da aurtengo klasikoen irakurraldiaren protagonista

Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko da, etenik gabe eta txandaka Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako klasikoen 14. irakurraldian. Ekainaren 3an izango da ekitaldia, Arriaga Antzokian, 08:00etatik 14:00etara. 200 lagun inguruk eta 50 Euskal Etxek hartuko dute parte aurtengo edizio honetan. Liburu hau honek baditu ezaugari bi erabat nabarmenak: batetik, euskarazko lehen liburua izatearen garrantzia, eta bestetik, poesia herrikoiaren eredu izatearena. Izan ere, Etxeparek idatzi zuen poesia ez da poesia kultua, baizik eta herrikoia. Poesia bat, kantatua izatekoa, bertsolaritzatik eta koplagintzatik hurbil dagoena. Gaur egun, horrelako poesiatik hurbilen dauden artistetako bat, dudarik gabe, Xabier Amuriza da. Beraz, bi idazleon arteko kidetasun literario horretan indar harturik, Zornotzako bertsolariak Etxepareren obraren bertsio berri bat dakar, haren testua euskara batuan jarrita.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "I never promised you a rose garden" (Lynn Anderson) #bertsioak

al. Mai 31 , 2021
Gaurko bertsioa Lynn Anderson kantariarena izan du hizpide Rafa Ruedak. Lynn Anderson country abeslaria izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako Country Musikaren sarien irabazlea. “I Never Promised You a Rose Garden”, 1971n Grammy Saria irabazi zuen emakumeen ahots interpretazio onenarengatik. Bertsioak Billy Joe Royal, K.D. Lang, Doby Gray, Marina McBride eta […]

Honekin lotuak