Zuen erantzunen zain gaude, segundo guztiak bizi nahi izaten ditugu. Ordu, minutu, segundo guztiak biziz,denbora galdu barik… Baina ba al dakigu zenbat segundo irauten dituen Aste Nagusiak? Aste Nagusian lehiaketa martxan jarri dugu, zuen erantzunak jaso nahi ditugu. Bidali zuen erantzunak @bilbohiria Whatsapp: 644499554 Aste Nagusi bukaeran parte hartzaileen artean […]

Lehengo astean aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde mistoak. Txupinera Gisèle Felli Gorritxo izango da, Komantxe konpartsako kidea, eta pregoilaria Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarra. Gisèle iaz elkarrizketatu genuen, Komantxe konpartsako kide moduan, eta Patxo, berriz, 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako […]

Jai eremutik bertatik Aste Nagusiaren berri emango duen bi orduko magazina egingo dugu Bilbo Hiria irratia, 97 irratia eta Uriola euskal hedabideen artean, igandetik larunbatera. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko zuzeneko jarioan. Geroago, bertan egindako […]