Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute Euskalgunea deitutako agertoki eta programazioa. Bertan goizero umeentzako gunea dute. Goizero hainbat tailer izaten dituzte Nora Egigurenek kontatu digun moduan. Bestetik Euskalgunean atzo lehen aldiz egin zuten Haurren asanblada, Aste Nagusia amesten egitasmoa, Hau Pittu Hauk antolatua. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160823_euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Patxo Telleria aktore, zuzendari, gidoilari eta antzerkigile bilbotarra da aurtengo pregoilaria eta txupinera Komantxe konpartsako Gisèle Felli Gorritxo. Aste Nagusia zelan daramaten kontatu ostean Patxorekin hain komentatua izan den pregoia izan dugu hizketa gai. Hainbat gai aipatu zituen pregoian, migratzaileak, garbitzaileak, Bilbotarren izaera… bestetik bi hizkuntzen erabileraz ere aritu gara. […]

Loli Astoreka eta Gurutze Beitia aktoreen bisita izan dugu gaurkoan, aste honetan Campos teatroan El florido pensil antzezlana taularatzen dabiltza. El florido pensil “neskak” antzezlanak gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eszena berri batzuk sartu dituzten arren, aurreko ikuskizunak zuen joko […]

Aurten ere  alkoholaren kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Euren helburu nagusia Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objetiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, aurreko urteetan bezala, alkohola hartzearen faseak azaltzen dituen gida txiki bat eskainiko dute. Gida […]

Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean politikari ugari bildu zen Arriaga barruan. Festa eztanda egin aurretik izan genuen haien hitzak jasotzeko aukera. Bilboko jaietako eta berdintasun saileko zinegotziak Itziar Urtasunek herritar ororentzako egitarau antolatu dutela aipatu zigun. Arnaldo Otegik Bilboko Aste Nagusiaren eredua goraipatu zigun. Itsaso Atutxarentzat su artifizialak dira Aste […]

Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa programazioaren  barruan urteen poderioz jai ereduaren berezitasunaren islarik argiena bihurtu da: parte hartze herritarra eta kalea hartzea herriaren kulturaren oinarriak lapikoetan islatzeko. 78. urtetik hazten joan den txapelketa izan da sukaldaritzakoa. Gaur hasi eta igande bitarte ehunka herritar bilduko da Aretzan Txipiroiak, bakailaoa edo Marmitakoa egitera. […]

Patxo Telleria aktore eta antzerkigileak Arriagako balkoian irakurri zuen pregoia entzun eta irakurtzeko aukera dugu hemen. Horrez gain, pregoia irakurri aurreko uneetan egindako elkarrizketan bere sentsazioak ezagutu ahal izan ditugu, baita bere bikoteatrokide Mikel Martinezenak ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160821_pregoia_mikelmartinez_patxotelleria.mp3 Deskargatu Hemen.   Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola! Zuek hor […]