ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin  bezala, izaki berriari emango diote bizia;  piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz […]