PIPERPOLIS: Taula gainetik bi antzezlan, 7ak bat eta Lur

ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin  bezala, izaki berriari emango diote bizia;  piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan. Taula gainean Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa arituko dira.

Xake produkzioak “Lur” antzezlana taularatu berri du. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa. Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten eta udazkenarekin batera Euskal  Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elikaduraren mitoak aztergai On ekin nutrizioko lagunekin

az. Urr 24 , 2018
Gaurko saioan elikaduraren inguruko mitoak izango ditugu mintzagai beste alor batzuetan bezala nutrizioan ere existitzen dira mitoak. Nutrizio tartea On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Askotan entzun dugu ere elikagai onak eta txarrak daudela, batzuk funtzio onak betetzen dituztela eta beste batzuk orde ez direla osasungarriak. Mitoen inguruan jardun dugu, […]

Honekin lotuak