Erriberako merkatuaren erabilpen pribatua salatu du Sos Alde Zaharra plataformak

Erriberako Merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak. Pasa den otsailaren 10etik eta martxoaren 24ra arte, Erriberako Merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da. Multinazionalaren hitzetan, “hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako” izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau ez da berria, izan ere, aurreko irailean espazio berbera Volkswagen multinazionalari alokatu zitzaion, oraingoan datorren MAN enpresaren jabe dena, kasu hartan ere auzokideak abisatu gabe eta auzoan edukiko zuen efektua kontuan hartu gabe. Sos Alde Zaharra plataformatik merkatuari ematen zaion erabileraren inguruko kexak bidaltzera gonbidatzen dute, edo erabilgarri izan dakigun informazio oro. sosaldezaharra@gmail.com helbidera. Plataformako Mikelek ekarri dizkigu xehetasun guztiak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

 11 ispilu:  The man who sold the world (David  Bowie) #bertsioak

al. Ots 17 , 2020
Gaurkoan berriz ere artista erraldoia aukeratu du Rafa Ruedak saioako protagonista, David Bowie. David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones  abeslari, abestigile, multiinstrumentalista, aktore, disko ekoizle, margolari eta moldatzailea izan zen, bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuenetarikoa. 1947ko urtarrilaren 8an jaio zen, Brixtonen, Ingalaterran. 1960ko Londresko arte eskola emankorretako batean […]

Honekin lotuak