Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]

1

Arangoti auzotik zuzeneko saioa egin genuen larunbatean. Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen distrituan kokaturik dago, Deustuko distrituan. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilboren iparraldeko ikuspegi ederra dago Arangoiti auzotik, ez da oso handia baina bere kokapenak berezitzen du beste auzo askotatik.   Gaurko saioan Araneko […]

Abusutik  zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]

Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean.  Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten  egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]