Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]

Atzo partidurik ez, Udalak (PSEren gobernupean) ekitaldi berezia egin zuelako Espainiako hainbat herrialdetako ordezkaritza duten etxe erregionalekin. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, afera zera da: Udalak ordaindu zuela eta, udal hauteskundeak hurbil egonik, erabilera horrek gainontzeko alderdien kexua eragin duela, kontutan hartuta Barakaldoko PSEko zerrendan ordezkaritza horietako hainbat lagun agertzen direla. […]

Gasteizen bezala, Barakaldon ere etorkinek jasotzen dituzten diru-laguntzak murriztu nahi ditu PPk. Momentuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, proposamen batzuk egin dituzte Udalean. Erantzuna ere heldu zaie, pasa den astean Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen neurri horien aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasgotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Kobazuloa edo Las Cuevas gaztetxearen historia laburrapasa ta gero, Barakaldoko S. Bizenten Makala Gaztetxea okupatu dute berriro. Gotzon Hermosillak gogoratu digunez, azken urteotan hainbat okupazio izan dira Gaztetxea eraikitzeko asmoarekin, baina Udalaren erantzunak bertan behera utzi ditu hainbat egitasmo: ea oraingo honetan luze jotzen duten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006gotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen