Sorpresa pozgarria hartu berri dute Barakaldoko euskaldunek, bertatik Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez: alkatearen arabera, laster eratuko dute Euskararen Aholku Batzordea. Berri ona da, inondik inora, baina lehen gertatzen zen bezala, udalak honen inguruan ateratako oharra gazteleraz baino ez dago idatzita. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150930gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Iragan astean aipatutakoei zor gehiago gehitu behar dizkie Barakaldoko Udalak, egunotan jakin dugunez. Eta ez dira nolanahiko zorrak, guztira 1,7 miloi eurokoak direlako. PSEk udal-gobernua utzi eta berehala hasi dira zorrak agertzen: azken biak Megaparki eta Eguneko Zentroari lotuta, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150622solkasgotzonhermosilla.mp3

Legegintzaldiko azken osoko bilkura egin zuten iragan ostiralean kontuak zuritzeko baliatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Udalaren bi zor atera ziren mahai gainera: udal langileei zor diena, 1.800.000 euro zor baitie oraindik, eta hainbat sententziek berretsita. Bestetik, udalak, Herriko Plazako aparkalekuko lan gorabeheratsuak direla eta Ormak Egin enpresari zor dion […]

Atzodanik itxita dago Barakaldoko etxerik gabekoentzako aterpea, eta horrekin batera Barakaldoko 24 lagun kale gorrian geratu dira. Orain, ikusteko dago udal berriarekin zer gerta daitekeen, Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez. Berri Otxoak taldekoek eta beste batzuek protesta egin dute aterpea ixtearen kontra. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen. Berri Otxoak taldekoek egindako protestaldiaren bideoa:

Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko Plataformak ateratako kartel bat salatu zuen Barakaldoko udalak, “bando” itxura zuelakoan. Epaileak ez du aipatu salaketa onartu, eta orain Udalak (PSE) helegitea jarri du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Tirabira honen atzean, Oiolako urtegian hainbatetan aurkitutako lindanoaren afera dagoela azaldu digu Hermosillak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solashermosilla.mp3  Deskargatu hemen