Queen taldea, Fredy Mercury, Brian May eta lagunak, izan ditugu gaurkoan hizpide, talde honek egindako Under pressure doinuaren bertsioak ekarrita. 1981ean argitaratutako abesti hau David Bowierekin batera idatzi eta grabatu zuten, eta single moduan agertu ondoren Hot Space diskoan agertu zen. Gaurkoan Joss Stone, Keane taldea, Vanilla Ice, Foo Fighters […]

AC/DC australiarrak dira gaurko saioko lehen protagonistak, beraien rock gogorreko Thunderstruck doinuari egindako bi bertsio entzun baititugu, jatorrizkoaren oso bestelakoak gainera: Steve’n’Seagulls finlandiarrek blue grass estiloan egindakoa eta Gordon Duncan eskoziarrak gaitaz egindakoa. Ondoren, Video Killed the Radio Star ezaguna entzun dugu, The Buggles taldearen eskutik One Hit Wonder fenomenoari hasiera […]

Irlandara joan gara oraingoan, hango doinu ezagun baten bertsioak biltzera. Whiskey in the Jar kantu tradizionala irlandar folk abesti herrikoi eta ospetsu bat da, Cork eta Kerry konderrien arteko mendien artean kokatutako kontakizuna azaltzen digu, emazteak traizioa egin dion bide lapur batena. Munduan zehar zabalduenetako irlandar abestia da hau, eta […]

Jerry Jeff Walker-ek egindako kantua da Mr. Bojangles, berak, behin New Orleansen mozkorkeriagatik atxilotu zutelarik, ziegan ezagututako mozkor etxegabe baten istorioa kontatzen duena. Ordurako Bill Robinson aktoreak zerabilen ezizen hori eman omen zien mozkortiak poliziei, benetakoa ezkutatu nahian, baina Walkerrek egindako abestiak bertsio ugari izan zituen. Guk Nitty Gritty Dirt […]

Elvis Aaron Presley Missisipiko Tupelo hirian jaio zen 1935ean, AEBetan. Memphis-era aldatu, rockabilly-aren sortzaileetakoa izan eta, denborarekin, rockaren erregea bilakatu zen gazte hura. Aktore  moduan ere ezagutu genuen, baina ez konposatzaile muoduan, beti inork konposatutako doinuak kantatu baitzituen. Bere doinu arrakastatsuetatik bat aukeratu dugu bertsioak bilatzeko, eta Suspicious minds hau […]

Simon & Garfunkel bikoteak sortutako kantuaren bertsio batzuk ekarri ditugu gaurkoan. Jatorrizkoa sortu zuen bikotearen ibilbide artistikoa eta gorabeherak aipatu ditugu lehendabizi. 1967ko The Graduate filmaren sonu bandan agertzeagatik egin zen famatu kantu hau, Paul Simonek lehenago konposatu bazuen ere, eta hurrengo urtean argitaratu zen single gisa, arrakasta handiz. Gaurkoan, […]

Jimi Hendrix-ek utzitako memorian iltzatuta dugun beste riff horietako bat duen kantua Franco Batiato, The Offspring edota Willy Deville bezalako estilo anitzak jorratzen dituzten kantariek bertsionatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-014-Hey_Joe.mp3 Deskargatu  hemen.

11 Ispilu honetan, Leonard Cohen-en klasikorik ezagunenetakoa Nina Simone, Nick Cave, Tory Amos eta Peter Gabrielek bertsionatuta. Zein baino zein bereziagoa, bakoitzak bere ukitua emanez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-013-Suzanne.mp3 Deskargatu  hemen.