Beste egun batez bildu dira POTTOko lagunak bertso-mundua arakatu nahian. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak urriaren bukaera aldera Ermuan eta Auritzen jokatutako bertso-jaialdietako ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria Irratiaren uhinetara. Halaber, notiziak eta agenda-proposamena ere ekarri dizkigute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak presente eta bizirik dirauen seinale. Gozatu, eta […]

Gaurko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak, Josu Zabalak eta Axier Goñik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren akabuko final laurdena aztertu dute, Eskoriatzan jokatutakoa. Saio horretan Unai Agirre izan zen garaile, eta bertako bertsorik onenak dira entzungai; era berean, notiziak eta agenda-proposamena ERE bada. Azken buruko lez, Martín Aramendi bertso-epaileak txapelketan bertsoaren puntuazioa nola […]

Bidean dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak. (ORMAIZTEGI eta ZESTOA). Bertsolaritzaren munduan murgildu dira beste behin ere gure POTTO irratsaioko lagunak, gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari txapelketaren aitzakian. Saio honetan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak Axier Goñi potojorrankidea izan dute lagun (espero lankidetzak bide luzea izatea, biba Axier!), Ormaiztegi eta Zestoako saioak […]

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren aurreneko final laurdenak jokatu ziren aurreko asteburuan, eta gure POTTO irratsaioko lagunek (Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) bete-betean heldu diote jarduna kontatzeari. Hala, aste honetako saioan Erreterian eta Urretxun jokatutako saioak dituzte hizpide, bertsorik onenak entzungai, notiziak eta agenda-proposamena. Ezin hutsik egin, bertsozale. Erdu POTTOra https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151028potto.mp3 Deskargatu […]