Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN

Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa aipatu dugu, Izarran, lehenengo finalaurrekoa izan baitzen lehengoan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Zubiriko azken-laurdena. Berriak eta agenda-proposamena ere entzun ditugu. Agurtzane Rementeria, Erlantz Ibargurengoitia eta Josu Zabala lagunek bertsolaritza kontuak hurbildu ohi dizkiguten saioa duzue Potto. Bertan, momentuko bertso txapelketen jarraipena, bertsoak entzun, komentatu eta […]

Hurrengoan “barrez” deituko diogu saioari (“berbaz” alde batera utzita) eta mediku-kontuei buruz mintzatuko gara. Saioa horrela bukatu dutu,eta gogotik egin dugu-eta barre, Mikelek belauneko mina zuela eta medikuarengana egindako azken bisitaldia kontatzean,… Hori “La mafia médica” liburua esku artean genuelako,…, eskuz esku mugitzeko dekogun liburua, bide batez, hemen direnak bezala: […]

Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Lizarran, otsailaren 2an izandako aurreneko azken-laurdena aipatuko ditugu batetik. Bestetik, Arabako Bertsolari Txapelketa, Agurainen, otsailaren 1ean, ostiralarekin izandako 3. kanporaketa. Horiez gain, berriak eta astebururako agenda-proposamena helaraziko dizuegu. Agurtzane Rementeria,Erlantz Ibargurengoitia eta Josu zabala lagunek, bertsolaritza kontuak hurbilduko dizkizuen saioa duzue Potto. Bertan,momentuko bertso-txapelketen jarraipena egingo dute, […]

Irlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz. Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua […]