Astero legez elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Loriatu nahi duzula, bertsozale, “Xilaba” eta “Josi” txapelketetan entzun izan diren bertso, bertsolari eta giroarekin? Ba, gurekin bat egitea besterik ez duzu. Joan den igandean Larresoron, eta bezperan Mungian gure artistek sortutako zenbait ale dakarzkizuegu gaurkoan. Bizi bertsoa eta gaitezen gu ere […]
bertsolaritza
Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]
Bertsotan goiz batean ikasiko duten esperantzak bultzatuta, urtero hurbiltzen dira hainbat euskara ikasle, eta kuxkuxero ALGARA konpartsaren txosnara. Horietako bi elkarrizketatu ditugu: Leire Mardaras laukiztarra eta Tony Merlan kubatarra. Tonyren herrian ere badira bertsolarien antzekoak, repentistak, eta bere amak zaletasun hori du. Euskara zaila eta bertsolaritza are zailagoa dela uste […]
berriz elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Oraingoan,Orion jokatutako E. Herriko gazteen finalari erreparatu diogu, eta halaber Andrakan duela 15 bat egun Lizasok eta Mendiluzek egin bertso afariari. Horrekin batera ez dira falta zenbait berri eta agenda. Gure despedida izan da, baina irailean bueltatuko gara indarberriturik. Biba bertsoa eta uda […]
bertsoarekin loriatzen… Bai lagunok, Lemoizko Andraka auzora eraman gaituzte gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk, bertan Mendiluzek eta Lizasok egin bertso afaritik zenbait pasarte berreskuratuz; ondoren Mekoletako jaietan egin zuten goizaldeko bertso jiran ere murgiltzeko aukera izango duzu: ez aukerarik galdu, beste inon entzungo ez dituzun aleak dastatzeko aukera izango baituzu! […]
Kolpez kolpe, bertsoz bertso…jardun dute Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Alde batetik Enkarterrietako finaleko zenbait ale eta bestetik Gernikako Bizkaiko Eskolarteko finalaren laginak ere ekarri dizkigute gaurkoan; artean, jakina, informazio zenbait, agenda etab. Murgil eta goza bertsoarekin! DESKARGATU HEMEN
…hegaka… ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik I. Elortzak eta A.Arzallusek Bilboko K. Antzokian egin zuten azken bertso bazkaritik hainbat pasarte gureganatuz, eta bestetik iragan ostiralean Santutxun O. Bartrak, A. Egañak eta A. Estiballesek bideratutako bertso-jiratik laginen bat entzungai jarriz. Halaber, ohi bezala, zenbait informazio eta agenda hurbila […]
… zatoz Iosu, Apolo eta Erlantzekin eta goza ezazu gure sortzaileekin: gaurkoan A. Arzallusek eta I. Elortzak joan den zapatuan Bilboko K. Antzokian egin bazkarian kantatutako zenbait ale dakarzkizuegu esklusiban, eta jokatutako Uribe-Kostako finalari ere erreparatu diogu. Gure inguruko agenda ere entzungai duzu, entzule. Biba bertsoa! DESKARGATU HEMEN
…bertso musikatuez, jakina! Apirilaren 2an egon ziren K. Antzokian ekimena burutzen duten lau sortzaileak eta egin saiotik berreskuratu dituzte zenbait pasarte Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Ohiko agenda ere eskuragarri duzu, entzule. Goza ditzagun bertso musikatuak!. DESKARGATU HEMEN
Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman gaituzte hasieran, eta ondoren Arratiara… Gainontzeko informazioarekin batera, asteburuari dagokion agenda hurbila ere entzungai duzu. Goza dezagun gure artistekin! DESKARGATU HEMEN
