Potto irratsaioaren arduradun dugun Jabi Lauzurikak Bilboko Kafe Antzokian iaz antolatutako bertso afari batean egin zuen grabazioa berreskuratu du aste honetako emanaldirako. Lagun ugari bildu ziren afari hartara eta bertsolariak ederto moldatu ziren afalosteko giroa berotzen. Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Etxahun Lekue izan ziren bertsolariak. Josemi Larrabeiti gai jartzaileak […]

Bizkaian ibili zaigu aste honetan Potto irratsaioa. Lehenengo, Mungia aldera jo du, San Antontxu eguneko saioan botatako bertsoetatik aukeraketa adierazgarri bat egiteko. Gogoratu beharra dago saio hartan Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Xabier Paia izan zirela. Handik Portugaletera joan da, Ezkerraldean euskara eta euskal kultura sustatzen diharduen Harribola […]

Mungian San Antontxutan (06-01-15), Unai Iturriagak, Xabi Paiak, Etxahun Lekuek eta Sustrai Kolinak egindako saioa entzungo dugu. Bertan “Taket” saria irabazi zuen Ioseba Santxoren bertso sorta ere entzungai izango da. Halaber, hasi berriak diren Nafarroako Txapelketa eta BBK sariketaren berriak aipatuko ditugu. Potto deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060310.mp3

Igandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu. Deskargatzeko klilkatu HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3

1

Irratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere […]

Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia. Beraz, Joxe Agirre eta Lizasorekin batera, Mattin eta Xalbador entzuteko aukera baliatu dugu. Halaber, Egileor edota Gorrotxategirekin batera, […]