Agendak hala aginduta, ikasturte honetako zuzeneko saioak gaur bukatzen dira. Jakin ezazue Aste Nagusian zuekin izango garela egunero zuzenean jai eremutik eta 97 FMko lagunekin elkarlanean. Gero iraila helduko da eta, horrekin batera, “normaltasuna”. Bien bitartean, mila esker entzule guztiei, mila esker kolaboratzaileei, eta mila esker bereziki Jabi Lauzurikari, emandako […]

Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo […]

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk […]

Gaur hasiko da Durangoko Azoka eta Bilbo Hiriak bertatik jarraituko du aktualitatea egunero bi saiotan: 15:00etan eta 21:00etan, ostiraletik igandera. Liburu eta disko-aurkezpenak, elkarrizketak, zuzeneko emanaldiak, idazle, editore eta musikarien adierazpenak, bisitarienak… Azokako nobedaderik interesgarrienak ezagutuko ditugu Landako gunetik. Webguneko atal honetan ezarriko ditugu audiorik interesgarrienak.

Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]

Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]