Mamiki konpartsako Irati izan da saioan. Bizkaiko emakumeen asanbladak bultzatutako konpartsa beteranoa dugu hau, izan ere 1979an sortu zuten. Gaur egun Bizkaiko hainbat emakume taldek parte hartzen du bertan. Emakumeen konpartsa da, urte hasieratik feminismoaren alde lan egin dute. Berdintasunaren alde eta erasoen aurka lan egiten dute. Aurten hiru gai […]
Bilboko Konpartsak
Algara konpartsan Gabriel aresti euskaltegiko ikasleak beti oso garrantzitsuak dira, horregatik urtero Aste Nagusiko astelehenean protagonismo osoa hartzen dute, Euskara Ikasleen Egunean. Ikasgelatik atera eta Aste Nagusian euskaraz modu naturalean egiteko, euskaraz bizitzeko aukera dute ikasleek Algara Konpartsan. Gaurkoa izan da euren eguna paella txapelketa izan dute eta ondoren dantza ibili […]
Euskalgunea Hau pittu hau, Txori Barrote eta Eguzkizale konpartsa osatzen dute. Urtero egitarau oparoa antolatzen dute Aste Nagusian. Gaurkoa Izaskunek eman digu horren berri. Egunean zehar umeentzako tailerra eta aurtengo berrikuntza eguerdiko Bermut bereziak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170821euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.
Altxaporrue konpartsako Urko batu zaigu gaurko saiora. Euskara eta jai herrikoiak eta euskal kultura bultzatzen duen duen konpartsa dugu. Horretarako dauden esparruak indartu, noizbait egondakoak berreskuratu eta berriak sortuko dituelarik. Berreskuratzeko ahaleginetan badira urte batzuk mastapunta ekarri zutela Aste Nagusira. Gainera Euskal kultura eta ohituretan oinarrituta dauden ekimenak antolatzen dituzte […]
Gaurko saioan Kaskagorri konpartsako Mikelen izan da. Aurtego egitarauren berri emateaz gain, konpartsaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Gazte konpartsa indartuta dago eta hainbat konpartsakide dabiltza lanean. Gaurkoan esaterako Kaskaeguna izan dute, egunez ere gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bestetik txosnaren muntaketaz eta aurten aurtutako gaiaz mintzatu da. Munduko Gernikarik handiena […]
Gaurko saioan Txupinera eta Pregoilaria izan ditugu gurean. Nati Ovelleriro Sacristan eta Ane Ortiz Ballesteros. Astelehena bada ere indartsu daude biak. Pozik bizitzen ari diren momentuekin. Larunbateko hasiera gogora ekarri dugu Natirekin eta Ongi Etorri errefuxiatuak egiten duen lanaz hitz egin dugu, izan ere uztailean Ceuta eta Mellillan izan dira […]
Arriagako plaza jendez lepo izan zen larunbatean, kolorez busti zuten bilbotarrek. Lehenengo konpartsek jaitsiera egin zuten zazpi kaleetako kale estuetatik. Giro paregabea izan zen. Konpartsen koloreak nagusi eta musika eta dantza. Hona hemen bertan jasotako une batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_konpartseroak.mp3 Deskargatu hemen.
Elkartasuna eta jaiak aldarrikatuz abiatu da aurtengo Aste Nagusia. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Nati Ovelleirok errefuxiatuei zein etorkinei eskaini die pregoiaren zati handi bat. Larunbatean arratsaldeko zazpietan Arriagako balkoitik honako hau irakurri zuen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_pregoia.mp3 Deskargatu hemen. Pregoia eta txupina jaurti aurretik urduri eta gogotsu agertu ziren, hona hemen kontatu zigutena. […]
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik Ostiralera 12:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Arriagako zubitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira. Nati Ovelleiro (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña) dira aurtengo […]
Bilboko konpartsakideek agerraldia egin dute gaur erosoen aurrean irmo jokatu behar dela gogoratzeko eta Gidoiarekin behingoz apurtu eta erasoekin bukatzeko jarrera aldaketa eskatzeko. Pertsona bakoitzak izan dezakeen eragina azpimarratu eta Aste Nagusi parekide eta feminista baten alde egiten ez duten jarrera eta jokabide oro identifikatu eta salatu behar dela gogorarazi […]
