Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]
Bilboko Konpartsak
Aratuste giroa bertatik bertara jaso dugu. Eguraldi paregabea eta giro aparta egon da egun osoan Bilboko erdigunean.Dantzak, musika, desfileak, fanfarreak, erraldoiak, ikuskizunak, janaria, edaria, eta, nola ez, mozorroak izan dira protagonistak inauterietako larunbat handian. Lehenengo gonbidatuak Farolin eta Zaranbolas izan dira. Inauterietako protagonistak. Urtero legez, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak epaitu zituzten […]
Eguraldi ona lagun dutela jendez lepo egon da San Tomas azoka. Lehen ordutik jendetza bildu da Areatza inguruan eta egun osoan zehar aparteko giroa egon da. Eguerdiko hamabietan abiatuta saio berezia egin dugu San Nikolas plazatik zuzenean. Bertatik ahots asko batu ditugu, lehenengo Bilboko konpartsetako lagunak San Tomas azokaren bueltan […]
2017ko Aste Nagusian gertatu zen: Gotzaingoak salatuta, Hontzak konpartsaren dekorazioa kendu zuten. Konpartsaren dekorazioak “Vatikanoko harategiak” zuen izena, eta han ikus zitekeen Kristo gurutziltzatu bat, eta giza gorputzaren zatiekin osatutako harategi bat. Hau irakur zitekeen: “Hartu eta jan, nire gorputza da eta”. Konpartsaren nahia “desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunaren ariketa […]
D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan, bikotea zuzenean aritu da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte. Elkarrizketen atalean Shakti Olaizola izan dugu, Kontorsioa, akrobazia, […]
Gaurkoan Aste Nagusiaren sorrerako konpartsa gonbidatu dugu, Txomin Barulloko Xabier batu zaigu saiora. Txomin Barullo konpartsak irabazi zuen duela 40 urte Aste Nagusiaren proposamena egiteko lehiaketa zabaldu zenean.Aste Nagusia esentzia eta espiritua mantentzeko ardura Bilbotar guztiena izango dela kontatu digu Xabierrek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180824_Txomin%20Barullo.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa […]
Gaur koktelak izan dira protagonista saioan zehar Manu Iturregi “Recidence cafe”ko kotelgilea hiru edari berezi prestatu dizkigu. Bizkaia koktela 1940an edaten zena, Egurre (Manu Iturregi, Aitzol Atutxa aizkolari eta Lagun handiari omenez sortutako koktela eta Basquetini Dry Martiniren bertsioa euskal produktuekin prestatua, Norberak etxean prestatzeko moduko koketelak, edari freskoak eta […]
Gaurko saioan hiru konpartsa batu zaizkigu. Bakoitzaren izaera eta balioak ezagutzeaz gain, Aste Nagusirako prestatutakoaz mintzatu gara. Erdira iritsita oraindik ere indartsu dabiltza gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180822_Zarats_Makauen_Paya.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Areatza astintzen eta kalea bizitzen. Ibilbide honetan, jaietako eremuak zabaldu egin dira eta ekitaldien kopurua 545 izatera iritsi da, guztiak doakoa.40 urteurrena izango dugu gogora gaurkoa. 1978 urtera salto egingo dugu, urte horretan ideia lehiaketa bat antolatu zen, jai herrikoiak eraikitzeko, 37 proposamen […]
