Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu.
UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Zoologia irakasle agregatua da Inazio Garin doktorea. Jokamoldearen Ekologia eta Eboluzioa lantaldeko buruetako bat da, eta Biodibertsitate eta Ekosistemen Funtzionamendu eta baita Kudeaketa Doktorego programako zuzendaria. (Argazkia: U.S. Fish and Wildlife Service Headquarters).