ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, bideoklipak; erreportaje serie bateko bigarren atala eta oraingo honetan artisten ikuspuntua bildu dute. Bestalde, Net Hurbil atalean, Gazan eraildako kazetariak aipagai dira, izan ere, bi egunean behin Israelek kazetari bat erailtzen du eta guztira, gutxienez, 142 kazetari dira dagoeneko. Bukatzeko, hizkuntza gutxituen […]
Eguna: 2024-05-16
Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]
Ezer gutxi aurkitu daiteke interneten Aiert Alberdiren inguruan. Saio honetan June Fernandez Kazetariak Bira kulturgunean berarekin izan zuen solasaldia entzuteko aukera dugu. Aier Alberdi Oñatiko musikaria da. Sorkuntzaz, disidentziaz, estetikaz, politikaz, belaunaldiez berba egiteko aukera izan dugu. Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez […]
Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika […]
