Gaur abiatzen da Bira kultu-gunearen programazioa eta gaurko ekitaldiari erreparatu nahi izan diogu La Basu izango da , berarekin batera Naturaleza Suprema taldea izango dira gehiago ezagutu nahi dugu eta horretarako La Basu gonbidatu  dugu. Lucia Vargasek eta Karen Tovarrek osaturiko RAP talde kolonbiarra da. Musikak eta arteak gizakiaren garapenaren […]

Ostegunean Bira kulturgunean Istanbul Ikuskizun literario musikala estreinatuko da. Horren inguruan berba egiteko gaur Lutxo egia hurbildu zaigu Bilbo Hiria irratira. Bere hitzetan esan dezakegu migrazioaren aurrean, begirada tragikomikoa bat dela ikuskizuna. Izan ere abiapuntua edonori barre eragiten dio. Jokin Gorostiza dugu protagonista. Kazetaria dugu eta errefuxiatu kanpamentuetan egon ostean […]

2019ko azaroan argitaratu da 8 abestiz osatutako lehen diskoa. Fredi Pelaez-ekin Pottoko estudioan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatua. Gaur Bilboko bira kulturgunean izango dira akustikoan kantu berriak aurkezten. Gurean izan da Iñaki abeslaria. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201023_inaki_bihotzkada.mp3 Deskargatu hemen.

Natali Izagirrek lehen diskoa plazaratu berri du Garena deiturikoa. Taldekideekin batera dator Natali izenpean. Ixak Arruti, Gorka Mendizabal, Olaia Inziarte eta Andres Insua ditu aldamenean. Garena kantuak zabaltzen du diskoa eta diskoari izen ematen diona. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantua berriak, gurean izan da lana aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190314_NATALI%20ELARRIZKETA.mp3 Deskargatu hemen.  

Bere aurtengo uzta kaleratu du Ataramiñe argitaletxeak. Hiru liburu, hiru preso politiko izan dira aurten protagonistak:, Egia baten egunerokoa Oier Goitia gernikarrarena, Txori mezularia Joseba Erostegi antzuolarrarena eta Hamaika desio utopiarako, Ibon Muñoa preso eibartarrarena. Durangoko Azokan egongo dira eskuragai liburuok, gainontzeko urteetakoekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181203_Aterami%c3%b1e.mp3 Deskargatu hemen.

Eider Rodriguez “Bihotz handiegia” liburuaz aritu da Bira kulturgunean Goizalde Landabaso solaskide zuela, hotzari aurre egin eta literaturaz, idazteaz eta sorkuntzaz jardun zuten. Sei ipuin batu ditu liburuan, mugako istoriak ekarri ditu paperera; seirak Euskal Herrian kokatuta daude, Hendaia eta Donostia arteko espazioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180301_Eider_Rodiguez.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean Auzoz auzo ekimenaren baita Zazpi kaleetatik bi ordutako zuzenok saioa egin genuen. Auzo berezia da Alde Zaharra, beste auzoetako pertsonen topa leku ere, hortaz gain alde zaharrak azken urteetan eraldaketa handiak bizi izan ditu, Guzti horien berri eman ziguten bertako bizilagunak. Zazpi katu gaztetxeko lagunak batu ziren saioaren lehen […]