Izaro kantariak oso balorazio positiboa egin digu azoka egunetan bizi izandakoaz. Izarorentzat hirugarren azoka izan da aurtengoa, stand osoa hartu du eta, azken eguna kenduta, uneoro izan da bertan zaleekin argazkiak ateratzen, diskoak sinatzen… momentuak ikuslegoarekin konpartitzen. Oraindik ere arraroa egiten zaio horrenbeste argazki atera behar izatea, baina plazerez egiten […]

Ezpainetakoa album ilustratua Ane Labakak eta Malen Amenabarrek aurkeztu dute Durangoko Ahotsenean solasaldietan. Iaz Peru Abarka lehiaketa irabazi zuten. Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak dira biak, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeorekin batera. Proiektu ugari egin dituzte elkarrekin. Oraingoan, ordea, ezberdina izan da lan egiteko prozesua. Markina-Xemeingo Udalak eta Ereinek antolatzen […]

Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/181207_IkerLauroba.mp3 Deskargatu hemen.

Betagarri taldeko abeslari izandakoak proiektu berria jarri du martxan: Modus Operandi. Atzo aurkeztu zuten lan berria zuzenean Plateruenan, eta kontzertuaren aurretik Iñaki Ortzi de Villalbarekin solasean aritu ginen. Iazko maiatzean hasi zen kantu berriak sortzen. Betagarrik agur esan ostean bestelako proiektuetan ibili baina aurrera ezin egin eta beste bide bat […]

Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi […]

1

Agosti Xahoren bizitzan oinarrituta AztiHitza komikia aurkeztu du Asisko Urmenetak. Barrualdeko lehen irudian, berriz, Xahok egin zuen bidaia irudikatu du Asiskok, Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1830-1835) liburuan kontatu zuena. Baionatik abiatu zen, kontrabandista batzuekin kontaktua eginda, eta Lekunberrirainoko bidaia egin zuen. AztiHitza palindromoa goiburu jarrita, Agosti Xahoren […]

Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]

Gaur aurkeztu da –ZKO argitaletxe berria, lehenengoz Durangoko azokan. Arte mundutik datorren artistak sortutako argitaletxea dugu. Nader Koochaki eta Usue Arrieta hurbildu zaizkigu eta argitaletxearen lehen liburua aurkeztu digute: GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak. Artefaktu gisa definitu dute goitibeheren inguruko lan berezi hau. GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz […]

Euskaraz sortutako rol joko batek irabazi du Durangoko Azokak eman duen lehenengo sormen beka. “Etzi portu maritimo” taldeak aurkeztu du priektua eta taldeko kide Xabi Landabidea eta Beñat Irasuei batu zaizkigu Bilbo Hiria Irratiko mikrofonoetara. Rol jokoaren izena ATOPIArpg da, rol jokoetan dagoen gabezia abiatutako proiektua da, eta Euskal Herrian […]