Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]
erasorik ez
Bilboko Konpartsek erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute, gaur goizean egineko agerraldian nabarmendu dute ez dutela inolako erasorik onartuko, Aste Nagusia defendatuko dutela azpimarratu dute, guztiontzako gune alai, eroso eta seguru moduan. Beldurrak ez du lekurik gure jaietan, ez du inoiz izan. Erasotzaile bat ere ez da ongi etorria izango. […]
Bilboko Konpartsek agerraldia egin dute gaur hedabideen aurrean, eta 2018rako Aste Nagusirako gozamenaren, errespetuaren eta zaintzaren aldeko aldarria egin dute. Txosnagunea argi adierazi dute erasorik gabeko Aste Nagusia nahi dutela, eta “Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu” leloa zeraman afixa erraldoia erakutsi dute. Hain zuzen ere, emakumeek askatasun osoz gozatuko […]