Gai-jartzailerik gabeko saioak izan ditugu gaurkoan entzungai. Domekan zein astelehenean, Mungian eta Gernikan hurrenez hurren izandako bertso-saioetako alerik preziatuenak, aukeraketa diktatorialean. Domekan, eta Mungiako Lore Jokoetan izan zen balkoitik balkoira saioan, kantuan izan ziren Sustrai Colina eta Jone Larrinaga; astelehenarekin batera, berriz, Gernikako urriko akabuko astelehenaren aitzakian bildu ziren Onintza […]

Beste bala bat ekarri dugu bertsolaritza ardatz duen POTTO saioan. Gaurkoan Delorean partikularra hartu eta 2019ko udara egin dugu salto. Abuztuaren 21ean, Bilboko Aste Nagusiaren baitan eta Algara konpartsan, Aste Nagusiko bertsolari gazteen II. sariketa ekarri dugu gogora: Maite Sarasola gai-jartzaile zutela, bertan izan ziren kantuan Xabat Illarregi, Iruri Altzerreka, […]

Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz. Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko […]

Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana. Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu […]

Ekainaren 8an, zapatuarekin batera izango da Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa, Saran. Bertan, 2001-2002 urteen artean jaiotako 13 bertsolari gaztek hartuko dute parte final handian eta, gaurko POTTO saioan, zapatuko finalean kantatuko duten bertsolari gazteen kantu-hotsa izango dugu lagun. Ezagutu egingo ditugu oraingo eta etorkizun hurbileko bertsolari gazte handien ahotsak. Horretarako, […]

Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak […]

Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara. Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen […]

Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara. Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen […]

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban […]