Bilbon 1.450 terraza baino gehiago daude eta askotan bizilagunen egunerokoa oztopatzen dute. Bizikidetza hobetzeko, terrazen erabilera eta espazioa berrantolatuko du Udalak. Ikuskaritzarekin abiatuko du plana, Zazpikaletan, Abandon eta Indautxun. Hasieran, ikuskaritzen bitartez gaur egun baimenduta dagoena betetzen dela egiaztatuko da, Bilboren 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik hasita. Horretarako, merkatariekin, auzokoekin eta ostalarien elkarlanean jardungo du Udalak. Terrazak Bilboren aisiarako gune adierazgarri bihurtu dira. Espazio publikoan terrazak ezartzeko modua egokitzeko asmoa dago eta, horretarako, urtean behin ebaluatuko ditugu, gurea bezalako hiri dinamikoan gertatzen ari diren aldaketei erreparatuta. Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak.
Deskargatu hemen.