Gaiaren inguruan txostena egin berri du Gaindegiak. Imanol Esnaolak azaldu digunez, Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da, beraz, esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Inportazioen gorabeherak, Bizkaiko kasua, globalizazioaren eragina, eta batez ere energia produktuekin eta elikagaiekin dugun menpekotasuna saihestu behar ditugula azpimarratu du Imanolek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
esportazioak
Aurtengo lehen hiruhilekoan, aurrekoekin alderatuz gero, esportazioek eta inportazioek behera egin dute Euskal Herrian, Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez. Jaitsiera nabarmena izan da automobilgintzan, baita beste sektore batzuetan ere. Dena den, nahiz eta hazkunde tasa jaitsi ere, Esnaolaren arabera, diru kopuruak gora egin du azken urteotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Iaz 2007an baino gutxiago esportatu genuen, baina 2009an baino gehiago. Edozein kasutan, Esportazioak dira gure BPGren %52, Europako batez bestekoa baino hamar puntu gehiago. Espainiako merkatutik gero eta argiago aldentzen ari garela. Gaindegia koordinatzen duen, Imanol Esnaolak gakoa Dibertsifikazioan dagoela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150504imanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen