Euskaltzale Independentiston topaketen aurkezpena Bilbon

EHEk, lehen aldiz, Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo ditu urrian. Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.Herri mugimenduaren ustez, Espainiako eta Frantziako estatuen menpe bizita, ezin da diglosia egoera gainditu, eta horregatik, Euskararen Errepublikaren aldeko apustua egin du. Hala adierazi dute prentsa-oharrean: “Atzera begira eta defentsiban nahi gaituzten honetan, euskaltzaleok aurrera begira eta herri eraikuntzarako perspektiban kokatzeko ekarpena egin nahi dugu”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskara, katalana eta galiziera EBko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa izateko bidean

ar. Ira 19 , 2023
Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELENeko hainbat ordezkarik euskararen, galizieraren eta katalanaren ofizialtasuna zabaltzeko Espainiako Gobernuak sustatu duen proposamenari oniritzia emateko. Bruselan egin zuten agerraldia, Europako Parlamentuan bertan. ELENek pozik hartu du euskara, katalana eta galiziera EBko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa hartzeko Espainiak […]

Honekin lotuak