Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleen bista izan dugu. Bilbon barnetegian dauden ikasleak esperientzia kontatu digute. Goizean goizetik klaseak jaso eta arratsaldean bestelako ekintzak egiten dituzte. Pozik agertu dira egun hauetan euskara ikasi eta praktikatzea izan dute eta helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230714_erlantz_eta_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
euskara
Uda ere bada sasoi aproposa euskara ikasteko, Gabriel Aresti euskaltegian hainbat lagun daude uztailean, batzuk lehen kontaktua izaten hari dira gure hizkuntzarekin eta horiek gonbidatu ditugu gurera. Lehen urratseko ikasleak izan ditugu gurekin Andoni irakaslearekin batera . Korean, Estatu Batuak, Peru eta Euskal Herriko ikasleak dira. Hemen entzungai zergatik hari […]
Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko. Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen […]
20 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du.Euri zaparrada baino lehen saio ederrak egin dituzte gazteak, elkarrizketak, albisteak iragarkiak. Hemen duzue emaitza. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230706_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Uztailaren 1ean hasiko du Euskarabenturak laugarren espedizioa. Maulen hasi eta Getxon amaituko da eta guztia 407 km egingo dituzte oinez. Euskaraz bizitzeko ahalbidetzen duen sare bat da eta halaxe bizi dira hilabetez 125 gazte eta 30 lagunek osatutako langile-taldea. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik igaroko dira eta, aurten, 32 herritan izango […]
Uztaila, Abuztua eta Irailean eskaintza ederra dute Gabriel Aresti euskaltegian. Aritz batu zaigu irratira udako eskaintza zabalaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigu. Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian udako ikastaro trinkoak izango dira bai goiz zein arratsaldez, maila guztietan. Bilbon ere barnetegiak antolatzen dituzte eta, bertan, goizean iklaseak eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean […]
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Saioan zehar kirola, herrian gertatutako istorio harrigarriak, eguraldia eta iragarkiak izan dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230622%20bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Gaur eta bihar Gau irekia izango da Bilbon. Hiriaren urteurrenaren aitzakian hainbat esku hartze artistikoak egongo dira. EH kantuz izan dute hizpide, Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko […]
“Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen” jadunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Saioburuordetzak lankidetzan. Ekainaren 1 eta 2an izango dira Bilboko BBK Kuna gunean. Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute helburu. Eta horretarako, adituen eta gazteen ahotsak tartekatuko […]
Azkenaldian kaleratu diren euskararen kontrako epaiak aztertuta Euskalgintzaren Kontseiluak irakurketa egin du gaur Bilbon. Euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra iristen ari diren sententziek duten larritasuna salatzeko, manifestaziora deitu dute azaroaren 4an Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.
