Gaur Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarria izan dugu Ibaizabal goizeko magazinaren atal honetan. Athletic eta Bartzelona arteko finalerako autobusa antolatu dute, 50 euroan lagun bakoitzeko. Opera ere hizpide izan du Etxebarriak, Cavaleria Rusticana ikustera joango baitira zenbait ikasle, ABAOrekin euskaltegiak duen akordiari esker. Azkenik, Basurto inguruan bisitaldi gidatu gehiago […]

Bizkaira etorri da Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen duen “Euskaraz bizi” egun berezi honen VI. edizioa. EHEko Koldo Zarate Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari “bultzada” eman nahi diote antolatzaileek, eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute: mendi-irteera, umeentzako ekitaldiak, txistulariak, ekitaldi nagusia, bazkaria, dantza eta musika, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415koldozarate.mp3  Deskargatu hemen