Laura Penagos aktore eta sortzaile kolonbiarra dugu gurean. Antzerkiaz eta dantza berba egingo dugu berarekin. Bira kulturgunean astelehenero dantza ikastaroa emango du, Euskaraz, dantza mintza eta mintza eta dantza. Bestetik taularatzen dabilen antzezlana izan dugu mintzagai. “Putaren bakarrizketa eroetxean” Fran Karrame eta Dari Foren testua taularatu du, Xabi martinez de […]
euskara
Euskaltegiek urrian hasiko dute 2024-2025 ikasturtea eta euskara ikasteko ikasten hasi edo jarraitzeko matrikulazioa oraindik zabalik dago. Isa Isazelaia izan dugu irratian, Gabriel Aresti Euskaltegiko arduradunetako bat, eta berarekin aritu gara euskaltegiaren eskaintza eta doakotasunari buruz. Isak azaldu du sektoretik egiten duten eskakizun nagusia doakotasuna dela; hau da, dirurik ez […]
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, horoskopoa, jaiak… https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_1.mp3 Deskargatu hemen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_2.mp3 Deskargatu hemen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_3.mp3 Deskargatu hemen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_4.mp3 Deskargatu hemen. Bukatzeko, ikasle […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Pañagarikanorekin. Azalean, Frantziako hauteskundeak. Ekarri dugun lehen gaia adimena eta euskara Olaia Garaialdek erreportajea osatu du gai horren bueltan. Bestalde, Lizar Begoña idazle sopelarrak bere estreinako eleberria, “Mundu zitalaren kontra”, argitaratu du eta elkarrizketa egin diote; liburua eta belaunaldi ikuspegia izan dituzte hizpide, besteak […]
Uztailaren 1ean hasi zuten abentura EuskarAbenturako gazte eta begiraleek. Jada hamar egun egin dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzen eta Argantzura iristeko ordu erdi falta zaienean, Olaia Mendizabal jizioquitar bilbotarra izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu gaur iristiko direla Argantzura eta bihar Gasteizerako bidea hartuko dutela. Olaiaren hitzetan, espedizioa […]
Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea. Bere hitzetan, dena prest dute uztailaren 1ean EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa hasteko. Aurtengoa Atharratzen hasiko dute eta, urtero moduan, Getxon amaitu. Asierren hitzetan, guztira 127 gazte izango dituzte: Ipar Euskal Herriko […]
Elkarte, jaietako eragile, aisialdi talde, euskalgintzako kide eta tokiko proiektu komunikatiboetako hainbat kideek sortu dute GUKA mugimendua. Atzo, Erripa kaian aurkezpena egin zuten “Gu gara, Guka gara!” lelopean. Euskararen aurkako ofentsiba ideologiko, politiko eta juridiko bete-betea dagoela adierazi dute mugimenduko kideek. Gaineratu dute, euskararen aldeko borroko justizia kontua ere badela, […]
Ziburuko 5. Euskal liburu eta disko azoka egingo dute, eta Ladix Arrosagarai antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, azokaren helburua berbera izaten jarraitzen du: Ziburuko azoka euskara hutsez betetzea. Txikitik hasi ziren arren, karpa handitu dutela kontatu digu pozik. Arrosagarairen ustez, egun osoko plana da azokarena eta […]
“Itsasondoko herriaren arrangurak, hari ostutako irakurketak eta hil berri den idazlearen lan euskaratuak. Horrekin batera, gure teleberri literarioa eta zenbait txutxu-mutxu. Hartu liburuak, igo txalupara eta gurekin arraun egin! Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240520_liburuenerrepublikatxikia_13.mp3 Deskargatu hamen.
Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]
