Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik  Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta […]

30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Denetariko saioak landu dituzte, Zientzia fikzioa, musika saioa, jaietako egitarau, elkarrizketa eta albistegiak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220713_bakaikuko_barnetegiko_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo zehar ibilbide luzea egin ondore, heldu gara Areatzaraino, Bilbok orain duen agora irekia, plaza publikoa, lanean eta jaietan, argian eta ilunean. Argia eta iluna txandatzen bait dira Bilbon etengabe. Locus amoenus ala locus dramaticus. Paradisua eta infernua, biak baitaude Bilbo bakar batean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/14_bilbon_dabil_gabriel_aresti_paisaiak_14.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Plaza Barritik Plaza zaharrera bidea egin dugu, Zazpi kaleetan barrena. Bilboko kontsulatu plaza aurkitu dugu Ibaizabalen bazterrean, San Antzon Zubiaren eta elizaren alboan. Gabriel Aresti gurekin dator eta hamaika galdera egiten hasi zaigu. Zein da Bilboren aldaketa sakonen kausa sakona. Zein da kausaren kausa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/12-bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_matxinatu_zenean_12.mp3 Deskargatu hemen.

Oteiza eta Aresti elkarrizketan ikusi eta entzun ondoren, udaletxe paretik oinez goaz Zazpikaleetarantz. Eta ikusten ari garenez, askaotik sendejara, sendejatik askaora, Bilbon esperantza… Plaza Barria. Gaur, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia bertan. Bilbo honetan dabil Gabriel Aresti, eta etenik gabe dihardu lanean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/11_bilbon_dabil_gabriel_aresti_euskaltzindia_arestiren_bilbon_11.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta […]

Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin.  Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220530_unai_gazteola.mp3 Deskargatu hemen.

“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena […]