Gaurko euskal gizartean matriarkatua dekostruitu egin dugu. Euskal Herriaren matriarkatuaren ustea tinko errotuta dago oraindik, hainbat arlotatik biziki zalantzan jarri bada ere.Gaurko saioan aspektu ezberdinetatik aztertu dugu.  Idealizatu al da emakumeek euskal gizartean izan duten boterea? https://bilbohiria.com/docs2/2021/trabeskalea/210205_Tabeskalea_matriarkatua.mp3 Deskargatu hemen.

“Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal horiek gai eta forma askotarikoak dira: batzuek lehen pertsonako bizipenak kontatzen dituzte, eta beste batzuek oinarri teorikoagoak […]

Martxoaren 5ean, 6an eta 7an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Erriberako artearekin, diseinuarekin, kulturarekin eta artisautzarekin hitzordua prestatu digu La Bernarda Fest-ek. Hiru egunetan zehar, herriko diseinatzaile eta eskulangileen, zuzeneko musikaren, antzerkiaren, txotxongiloen, animazioko film laburren, expoen eta literaturaren azoka handia egingo da. Jaialdiaren xehetasunak ekarri dizkigu Cristina Zwap […]

Datorren astelehenean, martxoaren 8an, mobilizazioak antolatu ditu Bilbo Feminista Saretzen taldeak. Ekitaldia, 11:00etatik 19:00ak arte izango da Pio Baroja Plazan hasita. Atzerritarren bulegoan egingo den kontzentrazioarekin hasiko da eguna, eta 12:00etan udaletxera jaitsiko dira. Iberdrola dorrera helduko dira 13:00etarako eta 19:00etan Jesusen Bihotzetik ateako den manifestazioarekin amaituko da eguna. Martxoaren […]

Buelta gara trabeskalera. Denboraldi berria abiatzen dugu beldur eta izu garaietan. Gaurko gaia beldurra da, izpirituarekin eta bestaldeko beldurrez mintzatu gara. Gau beltza edo arima beltza ospatu berri den honetan emakumeak ospakizun horretan jokatuta papera aztertu dugu Aitziber Onandiarekin. Ze rol betetzen zuten emakumeek gau beltzan? . Literatur gomendioak Josune […]

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Gaurko saioan hilekoaz arituko gara. Inspiraziorako Nerea Ibartzabalen bertso bat ekarri dugu, eta Monólogos de la vagina liburutik hartutako testigantzak, hilekoa bizitzeko zenbait ahots. Gero, duela gutxira arte hilekoarekin lotutako mitoak azaldu ditugu, eta hilekoa ulertu eta bizitzeko beste aukera batzuk izan ditugu hizpide, tartean isurketa librea. Hilekoaren bukaeraz ere […]

Ikasturteko azken saioa izan dugu gaurkoa. Marta eta Hodei izan dira gaurko protagonistak, saio feminista abiatu zutenetik laburpena ekarri digute, elkar elkarrizketa egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/trabeskalea/200716_Trabeskalea.mp3 Deskargatu hemen.

Azken boladan dezente zabaldu den kontzeptua da polimaitasuna. Horren gainean jardun dugu saioan, Gure gizartean bikote-harremanak dira nagusi, beste harreman mota sexu afektiboak batzuen inguruan jardun dugu. Wikipediaren arabera une berean hainbat pertsonekin sexu harreman iraunkorrak izatean datza, beti ere parte hartzen dute guztien onarpenarekin. Gaian sakontzeaz gain, zineman aurkitu […]

Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo  martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko […]