Gaur goizean Bilbo feminista saretzen plataformak  Martxoaren 8an kalera ateratzearen deia egin du. Aurten Euskal Herrian ez da greba deitu baina azpimarratu dute  Borroka feminista beharrezkoa dela, gaur duela urtebete bezala, Bilboko kaleak feminismoz bete ditugu.  Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste […]

Gaurko saioan maitasun erromantikoaz jardun dugu, mitoak hausten. Maitasun erromantikoa aztertzeko orduan, hainbat mito dira deseraiki beharrekoak. Horiek deseraiki ditugu gaurko saioan.  Alde batetik, bestearenganako sakrifizioaren ideia, gauza asko albo batera uztera behartzen duena. Bestetik,  maitasuna betierekoa delako ustea eta maitasuna bizitzan behin baino ez dela sentitzen pentsatzea. Guzti honetaz […]

Gaurko saioan emakume ijitoei ahotsa eman diegu. Saioa abiatzeko inspirazioa atalean “Feminismoa denon kontua da, politika pasio” Bell Hoopsen liburua izan dugu hizpide. Elkarrizketaren atalean Silvia Agüero Fernandez aktibistarekin egindakoa elkarrizketa ekarri dugu. Errioxan bizi da orain, Logroñon, eta bertan lan handia egiten ari da ijitoen kontrako mugimenduei aurre egiteko. […]

Lehengo saio batean Ekofeminismoaz jardun genuen eta, gaurkoan, emakumeek naturaren eta bizitzaren defentsan duten rol garrantzitsuaz arituko gara. Ekologistak Martxan taldeak eta beste hainbat taldek martxoan antolatutako Ekozinemaldiaren XIII. edizioaren baitan, Vidalina Morales, Silvia Federici eta beste hainbat emakume ekintzaile Bilborock aretoan bildu zituen jardunaldi historikoaren harira, Pikara aldizkari feministako […]

Gaurko saio feministan gabon kontuei begiratu diegu. Inspirazioa atalean Gasteizko Talka espazioa izan dugu. Sisteman ataka sortu nahian, bizitzak erdigunean jarriko dituen proiektuaren baitan beste espazio bat okupatu dute Gasteizko emakume, trans eta bollerek. Urtebete igaro da Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik, eta otsailean desalojatuak izan ondoren, Korreria kaleko 33. zenbakia […]

Gaurko saioan Durangoko azokatik egindako ibilbidea ekarri dugu. Saioa abiatzeko Durangon aurkeztutako liburu berrien artean hiru aukeratu eta saiora ekarri ditugu, Aitaren Etxea Karmele Jaio, Ez da erditzea Jone Gorostarzu eta Gerra garaiko Ametsak Ngugi wa Thiong`o. Landako gunetik ibilbidea egin eta Katakrak, Bilgune Feminista, Txakur Gorri eta Inor ez […]

Gaurkoan pelikula bat izango dugu hizpide Netflixek ekoiztutakoa,  Eleonore Pourrait zuzendua, idazle aktore eta zuzendari feministak egina.  “No soy un hombre fácil” (Je ne suis pas un homme facile). Protagonista Damian deituriko gizon matxista dugu. Kalean emakumeei edozer oihukatzen dien gizon horietakoa.Pelikulak genero rolak ezbaian jartzen ditu, izan ere emakumeek […]

Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan azaroaren 25era begira jarri gara. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna mundu osoan emakumezkoek jasaten duten bortizkeria salatzeko eta berau desagerrarazteko neurriak eskatzeko abagunea izaten da. Saioan gaiari heldu eta indarkeria ezberdinak identifikatu ditugu. Bestetik lankideen testigantzak jaso ditugu, izan ere emakume guztiak inoiz indarkeria edo zapalkuntza egoeraren bat bizi […]