Urtero lez, martxan da Bilboko Gabonetako Azoka Tradizionala

Arbaso elkartearen eskutik, Gabonart Gabonetako Artisautza Azokaren 8.edizioa izango da aurtengoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era ospatuko da bere historian lehen aldiz Areatzako Pasealekuan. Hogeita hamar erakusketari izango dira guztira. Euskal Herriko lurralde guztietako eta Estatu osoko ordezkaritza egongo den arren, artisau gehienak bizkaitarrak izango dira.

Aurten bestelako formatu bat izango du azokak, izan ere, alde batera utziko dira ohiko olana zuria, eta etxolak erabiliko dira. Horrela, jendea artisautzatik hurbilago sentituko dela adierazi du Amaia Arregi jarduneko alkateak. Horrez gain, herritarrak azokara hurbil daitezen animatu ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinea: kultura covid garaian, Ikus entzunezkoetan bizi den testuinguruan

az. Abe 16 , 2020
Kulturak konfinamendu garaian salbatu gaitu hainbatetan errepikatutako esaldia izan da. Konfinamentua amaituta murrizketak etorri dira eta lan egiteko forma berriak. Horien inguruan mintzatu zaigu Ane Urkiola, batez ere ikus entzunezkoen alorrean jardun dugu. Nolakoak dira errodajeak gaur egun? Zein aldaketa ekarri ditu osasun krisiak? Bi esperientziaren berri eman digu,  telesail […]

Honekin lotuak